familia euskaldunak   Informazioa  
  Baldintza nagusiak  
 

· Biztanleriaren % 70etik gora euskalduna duten udalerrietako zein auzuneetako batean bizi izatea.
· Egonaldia eskaintzen den hilabetean, familian gutxienez hiru kide bizi izatea.
· Kide guztien arteko ohiko komunikazio-hizkuntza euskara izatea.
· Egonaldiak hilabetekoak izango dira gutxienez, eta egonaldi bakoitzeko ikasle bat besterik ezingo duzue hartu.
· Ikasleak familiako bizitzan parte hartuko du, eta familiak gutxieneko intimitatea eta askatasuna eskainiko dizkio.
· Ikasleari logela pribatua emango zaio.
· Ikasleak, etxeko zein baserriko lanetan parte hartzera beharturik ez badago ere, berak hala nahi badu, parte har dezake ohiko eginkizunetan.

 
  Izena emateko epea  
 

2008ko apirilaren 25ean amaitzen da

 
 

Nola eman izena

 
 

Bete itzazue I. eta II. eranskinak
Posta arruntaz bidali ULIBARRI Euskaltegira

 
 

Nola jakin onartuak izan ote zareten

 
 

2008ko maiatzaren 9a baino lehen antolatzaileek postaz jakinaraziko dizuete.

 
 

Kobrantzak

 
  Hilabeteko egonaldi bakoitzeko 650€  
 
Orokorrak
Gogoan izan
 
Izena eman
I Eranskina
II Eranskina
 
 
Telf: 943 47 44 47
(Olga)